Behatoki honen edizio berri honetan lehen edizioan identifikatutako arazoei erantzuten saiatzen gara, beraz, batetik, aztertzen da gizarteak zenbat baloratzen duen eta zenbat ordaintzeko prest dagoen idazle, itzultzaile, kazetari eta editoreen lana eta zer zeregin bete beharko lukeen herri-administrazioak. Bestetik, disonantzia kognitiboaren kontzeptutik abiatuta, teknologiak erabiltzen dituen justifikazioak eta alborapenak aztertuko dira, kontsumitzaileak argitalpen-edukien pirateriara bideratzen dituztenak.
Ikerketa hau Qbo Investigación y Estrategia erakundeak egin du, lantaldeetan eta inkestetan oinarrituta.

1Autoreen eta editoreen lanaren balioa kultura idatzian

Azterlan honetan aztertzen da herritarrek, batetik, zer balio ematen dieten argitalpen-edukiei, eduki horien adierazpenetan eta berrerabilpen-modu guztietan, eta, bestetik, herritarren ustez zer zeregin bete beharko lukeen herri-administrazioak.

Kultura idatzia, gizarteak aintzat hartutako ondasuna

Gizarteak oso modu positiboan baloratzen du egileen eta editoreen lana, edukien kalitatearen eta sinesgarritasunaren bermea baitira, eta nahiago ditu haiek sortutako materialak beste eragile batzuek sortuak baino.
% 92Galdeketari erantzun diotenen % 92k dute egilea eta editorea edukiaren kalitatearen eta sinesgarritasunaren bermetzat, bai liburuetan, bai egunkari, aldizkari zein partituretan.

Autore taldeari dagokionez, nabarmentzen dute:

  • Bizi- eta lanbide-esperientzia.
  • Ikerketa eta dokumentazioa.
  • Inbertitutako denbora.
  • Idazketa estiloa.

Editore taldeari dagokionez, nabarmentzen dute:

  • Merkatuaren azterketa-lana.
  • Gaien eta egileen hautaketa.
  • Zorroztasuna eta kalitatea.
  • Jarduera komertziala.

Kultura idatzia, garapenerako funtsezko ondasuna

BALIABIDE ERALDATZAILEA Kultura idatzia aberasgarria da gizabanakoarentzat, ezagutza, sormena eta gaitasun kritikoa ematen baitizkio; eta gizartearentzat, berriz, askatasuna, tolerantzia eta aurrerapen kulturala eskaintzen dizkiolako.

Kultura idatziaren onurak bi maila elkarren osagarri hauetan zehazten dira:

  • Gizabanakoarentzat
  • Gizartearentzat
  • Gizabanakoarentzat

    Ezagutzaren oinarria da.
    Pentsamendu kritikoa sendotzen du eta manipulazioaren aurrean babesten du.
    Ikasteko eta aurrerapen pertsonal eta profesionalerako baliabidea da.
    Kulturaren eta hezkuntzaren funtsezko alderdia da.
    Balioak transmititzen ditu.
    Sormena eta asmamena sustatzen ditu.
  • Gizartearentzat

    Kritikoagoa eta libreagoa da.
    Toleranteagoa, adeitsuagoa, zibikoagoa eta zuzenagoa da.
    Jantziagoa eta bilakatuagoa da.
    Aberatsagoa da, bai maila intelektualean bai materialean.
    Etorkizun hobea eskaintzen du.
BALIABIDE MOLDAKORRA Kultura idatziak gizarteak ezagutzaren, informazioaren eta entretenimenduaren alorrean dituen premiei erantzuten die eta gizartearen espektatibetara eta eskaeretara egokitzen da, eragin berezia duelarik hezkuntzaren eta lanaren munduan.

Herritarrek nabarmendutako ezaugarriak

Pertsona gisa aberastea.
Intelektualki haztea.
Hezkuntza eta kultura edukitzea.
Beste esperientzia batzuk bizitzea eta ihesbidea bilatzea.
Irudimena sustatzea, inspiratzea eta estimulatzea.
Neure kabuz pentsatzen laguntzea eta pentsamolde kritikoa edukitzea.
Gaien ulermena eta ezagumena hobetzea.
Alderdi profesionalean haztea.
Denbora pasatzea, entretenitzea, dibertitzea.
KALITATEZKO ETA EGIATASUNEKO BALIABIDEA Kultura idatziak funtsezko eginkizuna betetzen du gizartean, hezkuntza-prozesuak eta prozesu profesionalak hobetzen dituzten ezagutza eta informazio egiazkoen eta kalitatezkoen iturri baita.
Galdeketari erantzun diotenek argitalpen-materialei dagokienez gehien azpimarratzen dituzten ezaugarriak kalitatea eta egiatasuna dira. Haien ustez, oinarri sendoko edukiak eta informazioa eskaintzen dute, errealitateari leial, eta horrek erraztu egiten du ezagutza eta saihesten du desinformazioa. Bestalde, oso aintzat hartzen dute irizpide eta hizkuntza egokien erabilera, landutako gaien argitasunari eta irisgarritasunari laguntzen baitiote. Material horiek, halaber, oso baloratuak dira irakaskuntzaren esparruan, irakaskuntza prozesua egituratzeko eta gidatzeko duten gaitasunagatik, izan ere, ikaskuntza errazten dute eta ulermena eta ikasleen eta profesionalen garapena hobetzen dute.
Administrazioaren zeregina

Beharrezkoa da jabetza intelektuala aintzat hartu eta errespetatuko dituen herri-administrazio bat

Jabetza intelektuala babestearen garrantzia Gizartean adostasun handia dago jabetza intelektualeko eskubideen garrantziari buruz eta herri-administrazioak eskubide horiek babesten eta errespetatzen inplikatzeko beharrari buruz.
% 93,97
Galdeketari erantzun diotenen % 93,97k uste dute jabetza intelektuala garrantzi handikoa dela gizartearen garapenean.
% 87,57
Galdeketari erantzun diotenen % 87,57k uste dute beharrezkoa dela herri-administrazioa izatea jabetza intelektualeko eskubideen aitorpenaren eta errespetuaren liderra.

EGILEEI ETA EDITOREEI LAGUNTZEKO ARRAZOIAK

Egileengan eta editoreengan inbertitzen duen herri-administrazioak gizartea hobetzen du, etorkizuna ziurtatzen du, hezkuntza eta aurrerapen profesionala sustatzen du eta sektore publikoaren izena sendotzen du. Galdetegiari erantzun diotenek uste dute sektore publikoak idatzizko kulturarekiko interesa izan beharko lukeela eta argitalpen-edukien egile eta editoreetan inbertitu beharko lukeela. Hona hemen arrazoiak:

KULTURA BABESTEKO EKINTZAK

Kultura idatzia gure ondare kulturala da, eta herri-administrazioak sendotu eta babestu egin behar du, hori baita gure etorkizunaren bermea bai gizabanako gisa bai gizarte gisa.

2Piratak eta haien motibazioak ezagutzea

Azken urteotan pirateriak gora egin duenez, Behatokiak ikerketa bat egin du kontsumitzaile piratek baliatzen dituzten justifikazioak eta testuinguru horretan teknologiak ustiatzen dituen alborapenak hobeto ulertzeko; era horretara, legez kanpoko jardun horri sustrai kognitibotik aurre egiten lagunduko dion estrategia bat diseinatu ahal izango da, ateratako emaitzetatik abiatuta betiere.

% 80Kontsumitzaileen % 80k uste dute gauza bera dela liburu digital bat pirateatzea eta fisikoki lapurtzea; eta, hala ere, edukien lapurreta digitalak gorantz jarraitzen du.

Pirateria, jardun hedatua

Azterlan berri honek berresten du argitalpen-edukien pirateria oso hedatuta eta normalizatuta dagoela, nahiz eta badauden legezko aukerak:
% 67,50Argitalpenak kontsumitzen dituztenen % 67,50ek legez kanpoko kanalen bidez kontsumitzen dituzte; edonola ere, denek ez dute pirateriari buruzko jabetze-maila bera.

Sarbide mota horiek aztertuz gero, bi pirata mota daude:

Orkabean diharduena:

Sarbide piratak izan daitezkeenetatik sartzen da edukietara (eduki digitalak legez kanpo kontsumitzen dituzten herritarren % 40).

Ohartuki diharduena:

Zentzu hertsian da pirata. Badaki bereizten zer eduki den pirata, eta, hala ere, legez kanpo jotzen du horietara (eduki digitalak legez kanpo kontsumitzen dituzten herritarren % 60).
Pirateriaren kontra borrokatzeko, lehenik eta behin, oharkabean diharduen piratari jakinarazi behar zaio legez kanpoko jarduera bat egiten ari dela, eta, bigarrenik, ohartuki diharduen piratari lagundu behar zaio bere pentsaera aldatzen. Azken kasu horretan, beharrezkoa da erabiltzaile horiek adierazten dituzten justifikazioak eta horien atzean dauden alborapen kognitiboak kontuan hartuko dituen estrategia bat osatzea.

Pirateriaren bidaia

Honako hau da argitalpenen pirataren bidaia: eduki digitalak legez kanpo bilatzea, deskargatzea eta, zenbaitetan, partekatzea, gero formatu digitalean irakurtzeko.

Pirateriaren justifikazioak

Kontsumitzaileek argitalpen-edukien pirateria justifikatzen dute, disonantzia kognitibo bidez sortua, beren ekintza legez kanpokoaren eta beren etika edo moralaren arteko gatazka minimizatzen dutelako eta uste dutelako ez dutela beste era batera jarduteko behar adina ezagutzarik, ez dagoela pirateriaren kontrako neurri eraginkorrik edo ondorioak gutxienekoak direla.

Pirateriaren justifikazioak 9 taldetan sailkatu dira:

Alborapen kognitiboak, teknologia eta argitalpen-edukien pirateria

Argitalpen-edukien piraterian gehien eragiten duten alborapenak hauek dira: jokabidearen justifikazioa errazten dutenak, jardun hori ohikoa edo onartua delako pertzepzioa indartzen dutenak eta ondorio negatiboen pertzepzioa arintzen edo inplikazio etiko eta legalak kontuan hartu beharra gutxitzen dutenak.

Kultura idatziaren pirateriaren justifikazioei eragiten dieten hainbat alborapen kognitibo identifikatu dira:

3Zooma: adimen artifizial sortzailea
funtsezkoa kultura idatzian, non beharrezkoa baita merkatu digital orekatua eta etikoa

Europar Batasunak adimen artifizialari (IA) buruzko lehen araudia onartu du, eta pixkana-pixkana ezarriko da 2024ko abuztutik 2027ra. Araudi horren helburu nagusia da oinarrizko eskubideak errespetatzen dituzten AAko tresnen garapen segurua bermatzea.
Jabetza intelektualari dagokionez, araudiak gardentasuna eskatzen du babestutako materialen erabileran, eta AAk sortutako edukiak etiketatzera behartzen du, nahiz eta gutxieneko babesa ematen dien eredu horien entrenamenduan erabiltzen diren lanen autoreen eta editoreen eskubideei.

Arriskuak

  • Ordainsaririk eza
  • Sormenaren balioa gutxitzea
  • Ordainsaririk eza

    Gaur egun, AAS garatzen duten enpresa asko argitalpen-edukiak erabiltzen ari dira dagozkien eskubideen titularren baimenik gabe eta inolako ordainsaririk aurreikusi gabe. Egoera horrek merkatu digitala desitxuratzen du, lehia desleiala eta neurriz kanpoko jardunak sustatzen ditu, eta, horrek guztiak, arriskuan jartzen du idazleen, itzultzaileen, kazetarien eta editoreen lanaren bideragarritasuna.
  • Sormenaren balioa gutxitzea

    AAk edukiak automatikoki sortzeak arriskuak dakarzkio gizarte osoari, jatorrizko lanak eta AAk sortuak bereiztea zailtzen duelako. Hori mehatxua da sektorearen iraunkortasunarentzat, giza sormenaren balioa gutxitu eta egile-eskubideak ahultzen dituelako. Gainera, AAk sortutako edukiak garatzen dituzten joera kognitiboek are eragin negatiboagoa izan dezakete gizartearen sinesmen eta balioetan.

Merkatu digital iraunkor eta etikoa

Administrazio publikoek neurriak sustatu behar lituzkete, merkatu digital iraunkor bat bermatuko dutenak, ASS garatzen duten enpresen arteko lehia sustatuko dutenak, ukitutako eskubideen titularren datuen babesa eta haien jabetza intelektualeko eskubideak babestuko dituztenak, baimen-sistemen bidez, eta, noski, giza sormena babestuko dutenak.

4Irtenbideak

Administrazioak babestu behar du idatzizko kultura, gure ondarea baita, gure etorkizunaren bermea gizabanako gisa, gizarte gisa eta herrialde gisa; hezkuntzan aberastasuna ematen du, eta trebetasunak garatzen ditu, eraginkortasuna eta lehiakortasuna areagotzen dituztenak eremu profesionalean. Sektore publikoak idatzizko kulturan inbertitzea lagungarria da irudi soziala hobetzeko.

Babes hori alderdi hauetan zehaztu beharko litzateke:

Politika publikoak definitu, autoreen eta editoreen kalitatezko argitalpen-edukiak eta jabetza intelektualeko eskubideak sozialki eta ekonomikoki aitortzeko, bai hezkuntzaren arloan, bai arlo profesionalean, izan mundu analogikoan, izan digitalean, AAS barne.
Kanpaina eraginkorrak egin edukien pirateriaren kontra, kontuan harturik zein diren herritarrek legez kanpoko jarduerak egiteko erabiltzen dituzten justifikazioak eta teknologiak baliatzen dituen alborapen kognitiboak.
Jardunbide egokietan hezi eta trebatu jabetza intelektualari dagokionez, gizartearen esparru guztietan dauden baliabideak erabiliz, hezkuntzaren komunitatean bereziki.