Europako beste herriekin alderatuta, Espainiako sektore editoriala lehiarako desabantaila-egoeran dago, obren berrerabilpenak (digitalizazioa, fotokopiak, komunikazio publikoa, eta abar) sorrarazten dituen egile-eskubideei dagokienez.
Eskubideen titularrek haien edukiak prezio ordaingarrian (tarifak Europako batezbestekoaren azpitik daude) berrerabiltzea ahalbidetzeko ahalegina egin duten arren, une honetan, egileek eta editoreek ez dute ordainsari egoki bat jasotzen haien obrak erabiltzen dituzten erabiltzaileengandik, ezta sektore publikoarengandik ere. Horrez gain, kontuan hartu beharra dago eduki editorialen lapurreta digital ugariek inpaktu larria eragiten dutela. Aipatutako eragileek arriskuan jartzen dituzte Espainiako idatzizko kulturaren iraunkortasuna eta osasun demokratikoa.
Sektore editorialak 6,63 milioi euro. Eta horietatik:
sektore publikoak ordaintzen ditu.
Sektore editorialak 44,67 milioi euro bilduko lituzke bere edukien berrerabilpenagatik, eta horietatik:
sektore publikoak ordainduko lituzke.
Sektore editorialak 72,34 milioi euro bilduko lituzke bere edukien berrerabilpenagatik, eta horietatik:
sektore publikoak ordainduko lituzke.
Legez kontrako eduki editorialetarako sarbideek behera egiten dute nabarmen kultura-garapen txikiagoa duten herrietan, % 59,81eko korrelazioarekin. Horrek esan nahi du legez kontrako edukietarako sarbideak adierazle kultural bati erantzuten diola eta, ondorioz, gizarte-kontzientziaziorako politiken bidez kudeatu daitekeela.
BPGren eta legez kontrako webguneetarako sarbidearen arteko korrelazio-koefizientea % 71koa da. Hau da, zenbat eta aberatsago, orduan eta legez kontrako kontsumo gehiago. Horrek erakusten du eduki editorialak ez direla arrazoi ekonomikoengatik lapurtzen. Gainera, hainbat ondorio ateratzen dira: Legez kontrako kontsumoa herriaren tamaina ekonomikoaren araberakoa da. Ekonomia indartsuek kultura-eskakizun indartsuak sortzen dituzte. Ahalmen ekonomiko handiagoa duten herriek iruzurraren kontrako politikak martxan jartzen badituzte ere, ez dira nahikoak.