Kultura idatzian egileen eta editoreen lanaren balorazioari eta ordainketari buruzko azterketa, bai eta herri- administrazioak bete beharko lukeen zereginari buruzkoa ere.
Kultura Idatziaren Iraunkortasunaren Behatokia CEDROren ekimena da, eta helburu nagusia du aztertzea zein den argitalpen-sektoreko egileen eskubideen egoera Espainian. Era horretara, argitalpen-sektorearen iraunkortasuna bermatuko duten aldaketen berri eman, eta horiek sustatu ahal izan ditugu. Sektore horrek % 1,2ko ekarpena egiten dio herrialdeko BPGari, eta atzerriko merkatu-kuota handieneko hirugarren argitalpen-industria da nazioartean.